Joan orriko edukira

Grupo Correos

1716. urtean jaio ginen, guztion eta guztiontzako zerbitzu publikotzat. Espainiako mezu fisiko eta digitaleko, eta paketeriako hornitzailerik hoberena izatea lortu dugu, eraginkortasunez, kalitatez, eta jasangarritasunez lan egiten. Langilerik hoberenak, lurralde-egoterik handiena, eta ekipamendurik berritzaileenak ditugu. Herritarren, enpresen, eta erakundeen egunerokotasunaren parte gara, eta horien bizitza errazten dugu.

Correos-en aurkezpena

Grupo Correos Correos-ek, eta Correos Express, Nexea, eta Correos Telecom filialek osatzen dute. Mezu fisiko eta digitalen sektorean gaude, baita paketeriaren merkatuan ere. Urgentea ez den garraioan lehenak gara eta, merkataritza elektronikoaren sektorean, aitzindariak.

Correos GRUPO SEPI-ren parte da. Holding enpresariala da, 15 enpresa zuzenean eta gehiengo partaidetza dutenak osatutakoa, eta 74.000 langile baino gehiango dituztenak. Corporación RTVE-ko akzioduna da, eta tutoretzapeko fundazio publiko bat dauka, baita partizipazio minoritario zuzenak ere bederatzi enpresetan, eta zeharkakoak ehun sozietate baino gehiagotan.

Correos estatuko konpainiarik nagusienetako bat da, neurriagatik, lurralde-nagusitzeagatik, langileengatik, eta azpiegitura fisiko eta digitalengatik.

Horrez gain, legearen arabera lurralde osoan posta-zerbitzu unibertsala eman behar duen operadorea da, eraginkortasunez, kalitatez, eta arrazoizko salneurrian. Izan ere, posta-mezuen jasangarritasunaren alde jokatu behar du, herritar guztientzako.

Correos Espainiako posta-merkatuaren enpresa aitzindaria da, baita paketeria-operadore nagusienetako bat ere, batez ere merkataritza elektronikoan. Bere zerbitzua bikaina, konfiantzazkoa, eta fidagarria da, eta eskaintza globala da, fisikoa zein digitala; beraz, edozein motatako bezeroren beharrak ase ditzake.

Correos Express Grupo Correos-eko paketeria urgenterako enpresa da.

Bere negozio-ereduari esker, delegazioetan oinarrituta, zerbitzuak bizkortasun handia izan dezake, eta kudeaketak segurtasun eta kalitate handiagoak ditu. Zentroen sarearen, eta sailkapenean eta banaketan erabilitako teknologien bidez, bidalketen trazabilitatea eta entrega eraginkorra guztiz berma daiteke, hartzaileari hoberen egokitzeko.

Gainera, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, bezeroen entrega-behar guztiak ase ahal izateko, eta malgutasuna behar duten sektoreetarako berariazko konponbideak eskaintzeko, bakoitzaren balio-katera guztiz moldatzen direnak.

Correos Express Portugal konpainiaren paketeria urgenteko filiala da; horrekin, enpresak bere lehen nazioartekotze-prozesua hasi du. Horrela, Grupo Correos-ek Iberiar penintsulako edozein tokitan eta 24 ordutan bidali eta jaso nahi duten herritarrei zein enpresei erantzun diezaieke, paketeria urgenteko zerbitzu bateratua eskainiz iberiar merkatu osorako, alegia.

Nexea Grupo Correos-en konpainia bat da, dokumentu-kudeaketa zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituena, enpresek bezeroei bidaltzen dizkieten mezu ugariak eramateko.

Hori lortzeko, konponbide teknologikoak garatzen ditu neurrira dokumentu-prozesuetarako, kanal anitzeko mezu-eredu baten bidez, eta edozein motatako euskarri eta formatutan. Konpainiak honako gehienezko berme hauek eskaintzen dizkie bezeroei: informazioaren segurtasuna, dokumentu-trazabilitatea, guztizko integrazioa sistema teknologikoekin, eta fidagarritasuna mezu guztien entregetan.

Correos Telecom-ek Grupo Correos-en telekomunikazio-sarea kudeatzen du, eta azpiegitura horien gaineratiko ahalmena merkaturatzen du.

Konpainia ahalmen handiko konektagarritasun-zerbitzuen horniduran espezializatuta dago, baita mezuen eta telekomunikazio-azpiegituren horniduran ere. Bezeroen jarduerari balioa ematen dio malgutasunaren eta berrikuntzaren bidez. Halaber, Grupo Correos-eko beste enpresetara euskarri teknologikoa eskaintzen die, prozesu eragileak hobetzeko eta zerbitzu digital berriak garatzeko.


Egitura antolatzailera jo

Zifra garrantzitsuak

Correos estatuko konpainiarik nagusienetako bat da, neurriagatik, kapilaritateagatik, eta langileengatik.

Taldea

48.341 Langile Grupo Correos osoan

1.392 Correos Express Profesionalak

46.602 Correos profesionalak

153 Nexea Profesionalak

24.798 Emakume

46 Correos Telecom Profesionalak

21.804 Gizon

149 Correos Express Portugal Profesionalak

30.434 Langile hiri-banaketan

9.269 Profesionlak bulegoetan

Gaitasun operatiboa

5,5 milioi Urteko bidalketak

1.368 milioi Korrespondentziaen bidalketak

19 Tratamendu zentro automatizatuak

14.179 Ibilgailuak

2.708 Sektoreko flota elektrikorik handiena

Lurralde-egotea

8.258 Arreta-guneak

2.594 Citypaq entregatzeko gailuak

2.389 Zerbitzu anitzeko bulegok

88 milioi Bisitak urtero

5.896 Herri-zerbitzuak

1.727 Banaketa unitateak

79 Zerbitzu berezietarako
unitateak

Txostenak

Egiaztapenak

Gure bezeroek geure jarduerarengan duten konfiantza oinarrizkoa da, eta horregatik kudeaketa zabaldu eta bitartekoek aztertzea uzten dugu. Horrela, gure kudeaketaren fidagarritasuna egiazta dezakegu.

Bikaintasun- eta jasangarritasun-politika

Grupo Correos enpresa-taldetzat eratu da, posta-, paketeria-, eta mezu-merkatuan jarduera daukatenak. Merkatu horietan, bezeroek balio erantsitako zerbitzu gehiago eskatzen dituzte, bikaintasunaren eta jasangarritasunaren bidez eskaini daitezkeenak.

Gobernu egokia zehazten duten oinarriekin bat, Erakundearen Jokabide-kodean jaso direnak, helburua lortzeko, hau da, legeria betez, zuzentasunez, zintzotasunez, eta gardentasunez, honako konpromiso hauek ezarri ditugu:

Bezeroekin, prozesuetan eta produktuetan eraginkortasuna eta berrikuntza nagusituz. Zerbitzuaren bikaintasuna etengabe bilatuz, eta gero eta digitalagoa den gizarte batera moldatzen diren konponbide berriak garatuz.

Taldean lan egiten duten pertsonekin, lanean duten osasuna eta segurtasuna zainduz, etengabeko prestakuntzaren alde, eta langileen garapen pertsonala eta profesionala lortzeko.

Eta gure inguruan dagoen guztiarekin, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko.

Gizartean geure jarduera garatzen dugun komunitateen garapen soziala eta kulturala sustatuz egingo dugu; lan egiten dugun ingurumena zainduz, kutsadura saihestuz baliabideak ahal den neurrian aprobetxatzeko; hirien aire-kalitatea hobetuz; eta sortzen ditugun CO2-ko isuriak murriztuz.

Arrisku Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politikak

Correos Taldearen Arrisku korporatiboak Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politikak, Administrazio Kontseiluak 2022 an onartutakoak, arriskuak modu sistematikoan eta uniformean identifikatzeko, aztertzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko oinarriak eta jarraibideak ezartzen ditu, honako hau lortuz:

helburu estrategiko korporatiboak lortzea, sortutako balio ekonomikoa maximizatuz;

– interesa duten talde guztiei berme-maila egokia ematea;

aplikatzekoa den araudia betetzea;

eragiketak aurreikusitako segurtasunarekin eta kalitatearekin egiten direla erraztea, zerbitzu publikoaren jarraipena ziurtatuz.

Politikak arriskuak identifikatzeko eta tolerantzia-atarien barruan mantentzeko, eta une bakoitzean arrisku-maila onargarriari buruz erabakitzeko osagaiak errazteko jarraitu beharreko jarraibideak zehazten ditu, horien zeharkakotasuna kontuan hartuta. Horretarako, lau jarduera-printzipiotan oinarritzen da ezarpena: arriskua kudeatzeko joera, barneko kontrol ingurune eraginkorraren bidez; gobernu korporatiboa indartzea; arriskuaren kudeaketa integraleko estrategia eta kultura; eta barneko gardentasuna.


Arrisku Kontrolatzeko eta Kudeatzeko Politika

Informazioaren segurtasun-politika

Gure informazioaren segurtasun-politikak helburu estrategiko hauek ditu:

Konfidentzialtasun-, osotasun- eta eskuragarritasun-maila egokiak eta koherenteak izatea negozioaren beharrekiko eta gure bezeroen konfiantzarekiko.

Segurtasun Batzorde Korporatiboaren funtzionamendua ziurtatzea. Organo horrek informazio-aktiboen segurtasuna prebenitu, zaindu eta indartzeko helburua duen guztia kudeatu behar du, eta horretarako behar adina baliabide izango ditu.

Ohiko egoeretan zein kontingentzia teknologikoan informazioa tratatzeko segurtasun-maila egokia ematen duten neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak ezartzea, informazio hori tratatzen duten sistemetara eta prozesuetara iristen direnak, eta une oro indarrean dagoen lege-esparrua betetzen dela bermatzea.

Dokumentu hau eta hura garatzen duen Informazioaren Segurtasuneko arau-esparrua hedatzea, eta arlo horretan prestakuntza eta kontzientziazioa sustatzea erakundeko langile guztien artean.

Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema mantentzea, nazioarteko estandarretan oinarritua, arriskuak identifikatu, zenbatu, lehenetsi eta tratatzeko, bai eta Informazioaren Segurtasuneko Politikaren garapena ebaluatu eta berrikusteko ere, segurtasuneko oinarrizko jarraibideak definitzeko esparrua den aldetik.


Informazioaren segurtasun-politikak

2022koSariak

Gure Historia

Correos-eko zerbitzua orain dela 300 urte baino gehiago hasi zen, garai horretako gizarteak zituen komunikatzeko beharrak asetzeko.

Espainian, erromatarrek antolatu zuten posta. Cursus publicus delako hori Hispania osoan zehar ibiltzen zen bide-sare bikainari esker, eta armadarako edota administratzaile erromatarrentzako mezuak eramaten zituen.

Geroago, Erdi Aroan, Espainia osatzen zuten hainbat erresumak haien posta-sistemak sortu zituzten. Agindupekoak gorte batetik bestera joaten ziren haien erregeen mandatuekin. Merkatariek, erlijio-erakundeek, edo unibertsitate-erakundeek ere haien mezulariak zituzten. Espainiako posta-antolakuntza aldatuz joan zen erresumak batu zirenean Errege-erregina Katolikoen erreinaldian, Amerika aurkitu zenean eta, ondoren, Europan zenbait lurralde menperatu zirenean Karlos I.aren erregealdian.

Aldi berean, Tassis familiari eman zitzaionean postaren pribilegio erreala, bere esku geratu zen posta guztia, bai Espainian baita Europan ere.

XVIII. mendearen hasieran, dinastia aldatu zen, eta harrezkeroztik posta ez zen gehiago erregearen emakida izan, Errenta Erreala baizik.
1716ko uztailaren 8an, Felipe V.ak Juan Tomás de Goyeneche Epaile Superintendente eta Postetxeen Administratzaile Orokorra izendatu zuenean, Correos Estatuaren erantzukizuna bilakatu zen.

Correos izan da XVIII. mendeko Interneta, hemeretzigarren mendeko modernizazioaren banderaduna, eta XX. mendeko abangoardia teknologikoa; XXI. mendearen hasieran, estatuko mezu fisiko eta digital, eta paketeria zerbitzuen hornitzailerik hoberena izaten ari da.

Kronologia

Hiru mende baino gehiagoko historia

2019
Penintsulako lehen operadorearen sorkuntza, eta nazioarteko hedapena Asiako hego-ekialdera.

2018
Bulego-kontzeptu berriaren finkatzea estatuan, herritarrentzako, erakundeetarako, eta enpresetarako zerbitzu berrien bidez.

2017
CorreosLabs berrikuntza-zentroaren inaugurazioa.

2016
Correos-ek 300 urte bete ditu, bere ikuspegiari eta etorkizunerako gaitasunari eutsiz.

2015
Enpresa txiki eta ertainetarako ecommerce-konponbideen sorkuntza, Comandia.

2014
CityPaq paketeria-gailu automatikoen, eta bulego-eredu berriaren inaugurazioa.

2003
Posta-bulego Birtualaren irekiera.

2002
Logistika-zentro handiek osatzen duten sarearen automatizazioa.

1998
Lehenengo webgunea.

1996
Espainiako auto elektriko lehen prototipoa, banaketarako (Zeus).

1990
Bulego-sarearen informatizazioa.

1981
Posta-kodearen asmaketa.

1962
Etxeko postontzien instalazioa.

1911
Zerbitzu berritzaileen ezarpena (gutun urgentea, igorpenak, eta diru-itzultzeak, besteak beste).

1889
Correos-eko Langileen Kidegoaren hasiera.

1884
Estatuko lehen telefono-zerbitzu publikoa.

1882
Emakumeak langile sartzea.

1870
Eguneroko posta-banaketa.

1855
Lehen posta ibiltarirako garraiatzearen ezarpena. Telegrafoen Kidegoaren sorkuntza.

1850
Gutunak bidaltzeko gure garraio-flotaren sorkuntza, eta zigilua ordaintzeko modutzat.

1762
Lehen postontzi-ahoen instalazioa.

1756
Postari-ogibidearen sorkuntza.

1755
Tarifen arrazionalizazioa, eta Zerrenda, Posta-kutxa, Inprimaki, eta Egunkari zerbitzuen sorkuntza.