Joan orriko edukira

Pertsonak eta
talentua

Correos estatuko konpainiarik nagusienetako bat da langile-kopuruaren arabera, eta logistika-sektoreko eta herritarrentzako zerbitzuen-sektoreko aitzindari da. Horrela jarraitzeko, zu bezalako langileak behar ditugu, erronka eta aukera berriei aurre egiten laguntzeko.

Enplegu-deialdi publikoak

Correos-eko langilea izan nahi baduzu, hemen lan-poltsen edo sarrera-poltsen deialdiei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu, baita gehien interesatzen zaizkizun prozesuetan izena eman ere.

2017ko urriaren 23ko deialdiaren babesean sortu ziren lan-poltsak eguneratuko dira.

Lan-poltsa eguneratuak kontsultatu
Informazio gehiago eskuratzeko, edo eguneratutako lan-poltsei buruzko kontsulta bat egiteko, zure probintziako Giza Baliabideen Unitatearekin harremanetan jar zaitez.

Prozesuari buruzko informazioa eskuratu.

Zergatik lan egin Correos-en

Correos-en 53.000 langile baino gehiago gara. Kalitatezko zerbitzua eskainiz gain, lan egiteko toki bikaina bihurtu nahi dugu enpresa, bakoitzak bere burua gara dezan eta konpainiari balioa eman diezaiogun. Gaur egun, inguru inklusibo eta desberdinen sorkuntza sustatzen duten proiektuetan lan egiten ari gara, non eraldaketa digitala oinarrizko osagarria bilakatzen den. Langileen etengabeko hazkundea, eta karrera garatzeko plana eraikitzen errazten duten pertsonentzako lan-inguruneen aldeko apustua egiten dugu, kudeaketa- eta prestakuntza-tresnarik hoberenetan oinarrituta.

Talentua sustatzen dugu, eta hori bultzatzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditugu.

Correos-ek eskaini dezakeena

  • Correos, berez, enpresa anitza da; horregatik, inklusioaren eta dibertsitatearen dimentsio guztiekiko konpromisoa daukagu.
  • Zeharka egiten ditugun ekintzak langileek lan-karrera gara dezaten lan-ingurune inklusiboetan.
  • Gure dibertsitate-planari esker, ekimen gehienak antolatzen dira zazpi jokabide-ardatzaren inguruan.

Prestakuntza Correos-en pertsonen garapenera laguntzearen aldeko apustu irmoa da. Etengabeko prestakuntzarekin konpromiso irmoa hartu dugu. Horregatik, gure langileei laguntzen diegu haien garapena edozein momentu eta lekutan bultzatzen ekimenekin, ikasteko modu berritzaileak erabiltzen dituzten hainbat aukeraren bidez, prestakuntza- eta garapen-ibilbideekin, eta banakako prestakuntza-planekin.

Gure metodologian ikasteko aukera asko batzen dira, aurrez aurreko hainbat ekintzaren, teknologia berrien erabileraren, eta gamifikazioaren bidez (Soy Digital programa), baita prestakuntza lanpostuan ere.

Prestakuntza-aukera zabala aurkitu ahal izango duzu online daukagun campusean (ikasteko ingurune birtuala, gailu mugikorrak, webinar-ak, online eta offline hitzaldiak…).

Prestakuntza zure aliatua izango da helburu profesionalak lortzeko.

Itzala utzi nahi dugu gizartean: 5 urte daramatzagu Instituto Nacional de Cualificaciones (INCUAL) erakundearekin elkarlanean. Gure helburua erakundeko lanpostu nagusiekin lotuta dauden lanbideen garapenera (logistika eta e-commerce alorretan, besteak beste) laguntzea da, geure jakintza gehituz, eta konpromisoa berretsiz.

Laguntza sozialak

Correos-en langilearen eskura jartzen ditugu hainbat onura ekonomiko eta sozial, zenbait tratamendu mediko eta ikasketa unibertsitariotatik eratorritako gastuei aurre egiteko, baita seme-alabei zuzendutako beste laguntzak ere (haur hezkuntza, ikasketak, eta laguntzak desgaitasunagatik).

Correos promozio bereziak

Dagoeneko Correos-eko langilea bazara, hainbat eskaintza eta beherapen goza ditzakezu, zenbait markarekin adostutako 400 hitzarmen baino gehiagoren bidez. Kontsulta itzazu gure atarian langilea izateagatik eskaintzen dizkizugun abantaila eta onura guztiak.

  • Empresa Saludable proiektua Correos-en apustu estrategikoa da.
  • Lan-baldintzak eta ongizate orokorrarekin lotuta dauden zenbait alde hobetzeko, guztion parte-hartzearen eta partaidetzaren bitartez.

Jóvenes talentos #Comenzar

Correos-ek gazteen prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, Correos-en Jóvenes Talentos programaren bitartez. Goi-mailako heziketa zikloetako, unibertsitateko, eta masterreko edozein titulutako ikasleei zuzenduta dagoen praktika-programa da.

Gure programa ahalmenik handiena duten, eta lan egiten hasi nahi duten ikasleentzako anezka profesionala izan daiteke.

Programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, edo nola eman behar den izena jakiteko, Talentu-komunitatean sar zaitez.

#Comenzar

Barne-prozesuak

Dagoeneko Correos-eko langilea bazara, hemen aribidean dauden deialdiei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu, baita gehien interesatzen zaizkizun betetze-prozesuetan eta barne-promozioko prozesuetan izena eman ere.

  • Lekualdaketa-lehiaketa – Barne-deialdia

    Prozesuari buruzko informazio guztia eskuratu

    Lekualdaketa-lehiaketaren deialdia Zabalkuntza

  • Profila kudeatu – Talentu-komunitatea

    Dagoeneko Correos-eko langilea bazara, eta garapen pertsonalerako zenbait aukeraren aurrean guk zu ezagutzea nahi baduzu, Talentu-komunitatean plataforman sartu ahal izango zara, eta bertan Correos-i buruzko informazio gehiago eskuratuko duzu, eta lehenengo aldiz eTalent-en edo zeure profilean sartu ahal izango zara dagoeneko sortu baduzu.

    Zurekin hazten jarraitu nahi dugu!