Joan orriko edukira

Lege-oharra

WEBGUNEAN SARTZEKO ETA HORI ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Lege-ohar honek “www.correos.com” webgunea erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu, eta Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A. sozietateak (hemendik aurrera, “Correos”), IFK A-83052407 eta egoitza soziala Conde de Peñalver, 19 28006 Madrid (Espainia) dituena, eta Madrileko merkataritza-erregistroan erregistratu dena (16.665 liburukia, 0. liburua, 20. folioa, 8. sekzioa, M-284323 orrialdea, 1. inskripzioa; “correos.com” domeinuaren erregistro-datuak: 1/M inskripzioa, aurretik zehaztutako orrialde, sekzio, folio, liburu, eta liburukian), Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen ditu.

Correos-ek posta-zerbitzuak eskaintzeko eskubidea dauka, abenduaren 30eko posta-zerbitzu unibertsalari, posta-zerbitzu unibertsalaren erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzko 43/2010 Legeari jarraituz, baita telekomunikazio-zerbitzuak eskaintzeko eskubidea ere, azaroaren 3ko telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege orokorrari jarraituz.

Harreman zuzena eta eraginkorra izateko, kontsulta itzazu Bezeroen arretarako orrialdeak.

Onarpena

www.correos.com webgunean sartzean erabiltzaile bilakatuko da eta, ondorioz, erabiltzaileak guztiz onartuko ditu Lege-ohar honetan zehazten diren baldintza guztiak.

Lege-ohar honen edukia alda daiteke; beraz, erabiltzaileak onartuko du webgunean sartzen den momentuan indarrean dagoen Correos-en Lege-oharra, eta ez beste bat.

www.correos.com webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzu erabiltzeak baldintza bereziak izan ditzake, eta horiek Lege-oharra ordezkatu, osatu edota aldatu dezakete. Zerbitzu horietara sartzeak bakoitzeko baldintza bereziak onartzea ekarriko du. Horren ondorioz, erabiltzaileak arreta handiz irakurri beharko ditu zerbitzuaren baldintza bereziak horretan sartzen den bakoitzean.

Aldi berean, www.correos.com webgunerako sarbidea Correos-ek erabiltzaileari jakinarazi dizkion ohar, erabilera-baldintza, eta jarraibideen menpean dago, Lege-oharra ordezkatzen, osatzen edota aldatzen dutenak.

Zerbitzuen harpidetza

Orokorrean, webgunearen zerbitzuetara sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erabiltzaileak harpidetzarik egitea, edo izenik ematea. Hala ere, batzuetan webgunearen bidez eskaintzen diren zenbait zerbitzutara sartzeko, aldez aurretik bete behar izango da harpidetza-inprimakia. Horretarako, erabiltzaileak harpidetza-inprimaki(et)an jakinarazten dituen datuen egiazkotasuna eta egiatasuna bermatzen ditu. Aldi berean, erabiltzaileak jakinarazitako informazioa beti bere benetako egoerara moldatzeko konpromisoa hartzen du, baita hori egiteko ardura ere.

Webgunean “-tik” atzizkia daramaten tarifak zergarik gabeko tarifei dagozkie.

Erabilera-baldintzak

Erabiltzaileak Correos-en webgunearen bidez, www.correos.com, eskaintzen diren erabilera edota zerbitzuak legearen, lege-ohar honen, zenbait zerbitzutarako argitaratutako baldintza zehatzen, eta jakinarazitako bestelako ohar eta jarraibideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita orokorrean onartutako moral eta onusteen eta ordena publikoaren arabera ere.

Webgunean agertzen diren markak, izen komertzialak, edo edozein motatako zeinu bereizgarri, eta Correos identifikatzen dutenak, Sozietate honenak dira. Halaber, webgunearen edukiek daukaten jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak Correos-ek ditu, “copyright”-en zehazten den moduan. Ondorioz, erabiltzaileak webgunearen bidez eskaintzen diren erabilera eta zerbitzuetan sartzeko baino ez ditu erabiliko, Correos-ek baimen zehatza ematen badio izan ezik.

Erabiltzaileak webgunearen edukiak, markak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak barne, errepikatu, kopiatu, banatu, jakitera eman, edo eraldatuko ez dituela hitzematen du, eskubideen titularraren baimena ez badu, eta “copyright”-a eta eskubideen erreserbaren bestelako datu identifikagarriak ezabatuko, manipulatuko, edo aldatuko ez dituela bermatzen du.

Erabiltzaileak bere eskura jarri diren edo, orokorrean, Interneten normalean erabiltzen den baliabideen bitartez edukiak lortzeari edo lortzen saiatzeari utzi behar dio, betiere azken horiek ez badute ekartzen webgunerako edota edukietarako kalterik, edo erabilgaitz geratzeko arriskurik.

Webgunean dagoen informazioa eskuratu ahal izateko eta eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko, adingabeek aldez aurretik izan behar dute haien gurasoen, tutoreen, edo legezko ordezkarien baimena.

Adingabeek jasotzen dituzten edukien eta zerbitzuen erantzukizuna haietaz arduratzen diren pertsonei dagokie. Interneten adingabeentzako desegokiak diren edukiak ikus daitezkeenez, erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu adingabeek jasotzen dituzten edukiak mugatzeko edo kontrolatzeko programa informatikoak daudela.

Cookie-en erabilera

CORREOS-ek jakinarazi nahi dizu atarian nabigatzen ari zaren bitartean “cookie”-ak erabiliko direla, hau da, datu-fitxategi txikiak, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen direnak, eta gure sistemei laguntzen dietenak erabiltzailearen nabigazio-ezaugarriak edo -zaletasunak gogoratzen. “Cookie” horiek bakarrik ordenagailu zehatz baten nabigatzailearekin (erabiltzaile anonimo batekin) lotzen dira, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Ezin dute ordenagailuan gordetako informaziorik irakurri, eta barneko xedeetarako bakarrik balio dute, besteak beste, nabigazioa pertsonalizatu, eta webgunean sartzearen estatistikak sortu, eskaintzen diren zerbitzuak hobetu ahal izateko. Erabiltzailearen esku dago nabigatzailea konfiguratzea cookie-ak jasotzen dituenean pantailan ohar bat ikusteko, eta cookie-ak onartu edo ukatu ditzake, disko finkoan instala ez daitezen. Informazio gehiago eskuratzeko, mesedez, zure nabigatzailearen jarraibideak eta gidaliburuak kontsulta itzazu.

Erantzukizunaren bazterketa eta bermeen muga

www.correos.com webgunean argitaratu diren datuak, testuak, informazioak, baldintza-agiriak, irudiak, edo estekak helburu informatiboarekin biltzen dira, horienganako jakin-mina daukaten guztientzat. Horrek ez du esan nahi erabiltzaileen eta Correos-en artean harreman komertziala, kontratukoa, edo profesionala egongo denik. Webgunean eta paperean dauden informazioen artean aldeak badaude, kontuan hartuko da azken hori. Webguneko edukian oinarrituta edozer egin baino lehen, erabiltzaileak jasotako informazioa egiaztatu beharko du Bezeroen arreta zerbitzuarekin harremanetan jarriz.

Aurrekoa webgunearen bidez kontratatzeko eskaintzen diren zerbitzuak izan ezik, eta horietan sartzeko Correos-ek argitaratutako eta erabiltzaileak onartutako baldintza berezien menpe daudenak.

Correos-ek baztertzen du, ordenamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, kalte-galeretatik eratorritako edozein erantzukizun, edo etorkizunean gerta daitekeen edozein kalte-galera, webgunean dauden informazioa eta gaiak erabiltzearen ondorioz sortzen den edozein motatako akats teknikoarengatik. Bitartekoen prestazio eta zerbitzuetara sartzen laguntzen duten eta webgunean dauden estekak eta hipertestua ez dira Correos-enak, eta ez daude Correos-en menpe. Horren ondorioz, Sozietate honek ez du horietan dagoen informazioaren ardura hartuko, ezta informazioaren ondorioz gerta daitezkeen efektuen ardura hartuko ere.

Correos-ek ez du ardura hartuko erabiltzaileak, webgunean sartzen denean edota bertako informazioak erabiltzen dituenean, aplikagarria den edozein arau ez badu betetzen. Horrez gain, ez du ardura hartuko bitartekoek Correos-enak ez diren marken izenak, produktuen izenak, eta erregistratuta edo ez dauden marka komertzialak legez kontra erabiltzen dituztenean, nahiz eta webgunean agertu.

Correos-ek ezin du bermatu webguneak etengabe ibiliko duela eta eskuragai egongo dela. Hala ere, eta ahal duen neurrian, ezagutzen dituen etenaldien berri emango du horiek gertatu baino lehen.

Correos-ek ezin du kontrolatu eta bermatu birusik eta bestelako elementurik egongo ez denik webgunearen bitartez erabiltzailea bitartekoek eskaintzen dituzten zerbitzuetan sartzen denean, eta erroreak edo sistema informatikoan dauden software, hardware, dokumentu eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeena.

Datu pertsonalen babesa

Gure webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Hala ere, webgunean ibiltzen zarenean, gure zerbitzariek normalean informazioa biltzen dute, besteak beste, IP helbidea, sartu zaren jatorrizko domeinua, bisitaren data eta ordua, eta abar. Beste alde batetik, webgunearen zenbait funtzionaltasunek informazio gehigarria jakinaraztea eskatzen dute, dagokion inprimakiaren bitartez (adibidez, izen-abizenak, harremanetan jartzeko helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa…). Correos-ek zure datu pertsonalak prozesatuko ditu Webgunearen pribatutasun-politikan agertzen diren baldintzak jarraituz eta, zure kasuan, eskatutako zerbitzuetarako aplikagarria den Datuen babesari buruzko politika jarraituz.

Legedia eta eskumena

Webgunearen edukiari aplikatuko zaion legedia Espainiakoa izango da eta, eskumena, Espainian eskuduntza daukaten auzitegi eta epaitegiena.

2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia)

2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia) betetzeko, esteka hau jartzen dugu eskura, Agintaritza eta Erakundeentzako harremanetarako gune bakar gisa.