Joan orriko edukira

Pribatutasuna sare sozialetan

PRIBATUTASUN-POLITIKA SARE SOZIALETAN

1- Zein da datuen prozesamenduaren arduraduna

Prozesamenduaren arduraduna “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. S.M.E” sozietatea da (hemendik aurrera, “Correos”), IFK A-83052407 eta egoitza soziala Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madrid (España) dituena.

Prozesamendua modu egokian egiten dela ziurtatzeko, Correos-ek datuen babeserako ordezkaria (DPD edo DPO, gaztelaniaz) izendatu du; berarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetan: dpdgrupocorreos@correos.com

2- Zein da datuak prozesatzeko helburua?

– Kontaktua eta erabiltzaileen kudeaketa: Sare sozialetan ditugun profilen bitartez Correos-ekin harremanetan jartzen diren erabiltzaileen datu pertsonalak aipatutako harremana kudeatzeko, eskaerak erantzuteko, eta eskatutako zerbitzuak eskaintzeko prozesatuko dira; dagokionean, kontsumitzaileen arretarako edota kexak edo gertakariak erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko erabiliko dira.

– Correos-ek duen ospe korporatiboaren azterketa: Correos-ek erabiltzaileek sortzen dituzten, eta Correos-i zuzentzen diren, argitalpenak eta aipamenak aztertu ditzake (adibidez, Correos-en profil korporatiboan iruzkin bat idatziz, mezu publiko bat zuzenduz, edo sare sozialak duen zuzeneko mezularitza edo mezularitza pribatuko edozein aukera erabiliz), markaren ospea ezagutu ahal izateko, eta produktuak eta zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.

– Sustapenak eta lehiaketak kudeatu eta bideratu: Correos-ek bere webguneen bidez eskuragarri jartzen duen edozein sustapenean (lehiaketak, zozketak, eta abar) parte hartzeko erabiltzaileak jakinarazten dituen datu pertsonalak honako helburu hauekin kudeatuko dira: sustapenaren garapena kudeatu, sustapenaren irabazlea/irabazleak jakinarazi, irabazleari/irabazleei dagokion/dagokien saria eman, eta Correos-ek, sustapenaren antolatzaile, jarraitu behar dituen legezko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituela kudeatu.

Nolanahi ere, datuen prozesamendua sustapenaren legezko oinarrietan ezartzen diren baldintza eta betebeharrei jarraituz egingo da. Izan ere, sustapenaren funtzionamenduaren arabera, legezko oinarriek beste helburu batzuk ezarri ditzakete prozesamendurako. Dena den, Correos-ek edozeinen eskura jarriko ditu sustapenaren legezko oinarriak, eta erabiltzaileek sustapenean parte hartu baino lehen kontsultatu ahal izango dituzte. Horrez gain, sustapenean parte hartu baino lehen onartu behar izango dituzte.

Erabiltzaileak sustapenean parte hartzeko izena ematen duenean, kontu pertsonala duen edozein sare sozialaren bitartez (besteak beste, Facebook, Twitter, Instagram, eta abar), eta onartzeko botoia sakatuz (klik egin) erabiltzaileak Correos-i jakinaraztea onartzen dituen datu pertsonalak eta informazioa Correos-ek prozesatuko ditu, honako helburu hauekin: profilak egin eta aztertu eta segmentazio-teknikak aplikatu merkataritza-, sustapen-, edo publizitate-helburuekin; bezero eta erabiltzaileen datu-basearekin erkatu eta datu-basea aberastu Correos-ek egiten dituen publizitateari, sustapenei, eta merkataritzari buruzko informazioaren bidalketa optimizatzeko eta hobetzeko; eta erabiltzaileari gustuen, zaletasunen, edo maite dituen gauzen araberako informazio egokia eskaini.

3- Zer-nolako datuak prozesatzen ditu Correos-ek, eta nondik datoz?

Correos-ek aurretik aipatu diren helburuak lortzeko prozesatzen dituen datu pertsonalak jarraian datozen iturritik etor daitezke, eta datu pertsonalen honako kategoria hauek hartu:

  • Erabiltzaileak ematen dituen datuak, honako egintza hauen bidez:

– Correos-ek eskura jarri dituen inprimakiak bete.

– Correos-ek kudeatzen dituen sustapenetan parte hartzeko eskura jarri diren eremuak bete.

– Correos-i mezu pribatuak bidali, edo Correos-en profil sozialean edo zuzenean Correos-i argitalpenak idatzi.

  • Sare sozialak emandako datuak:

– Erabiltzaileak Correos-ek sare sozialetan dituen profiletan nabigatzeagatik, eta horiek erabiltzeagatik.

– Sare sozial bakoitzak informazio publikotzat jotzen duena eta, erabiltzailearen pribatutasun-konfigurazioa kontuan hartuta, Correos-ek eskuratu dezakeena.

– Erabiltzaileak Correos-i jakinaraztea onartzen duen edozein informazioa, sare sozialak izena emateko erabiltzen dituenean edo, pribatutasun-konfigurazioaren arabera, sare sozialetako erabiltzaileek ikus dezaketena, edo Correos-ek ikus dezakeena.

  • Erabiltzaileak emandako bitartekoen datuak:

Correos-ek duen ospe korporatiboaren azterketa” helburuaren ondorioz, erabiltzailea edo bitartekoak identifikatzen laguntzen duten iruzkin eta mezu guztiak ezabatuko dira.

4- Zein da Correos-ek duen legezko oinarria zure datuak prozesatzeko?

Correos-ek aurretik identifikatutako datu pertsonalak tratatuko ditu honako legezko oinarri hauen babesean:

Datuen prozesamendua, “Kontaktua eta erabiltzaileen kudeaketa” helburua lortzeko, erabiltzailearen eta Correos-en artean ezarritako harreman juridikoa kudeatzean eta bideratzean oinarritzen da, hau da, eskaera kudeatzean, bi alderdiren arteko harremana mantentzean eta, kasuan-kasuan, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua eskaintzean.

 Datuen prozesamendua, “Correos-ek duen ospe korporatiboaren azterketa” helburua lortzeko, Correos-ek markaren ospea ezagutzeko, eta produktuak eta zerbitzuak hobetzeko legez duen jakinguran oinarritzen da.

 Datuen prozesamendua, “Sustapenak eta lehiaketak kudeatu eta bideratu” helburua lortzeko, erabiltzailearen baimenean oinarritzen da.

Correos-ek jakinarazten du datu pertsonalak bakarrik prozesatuko dituela erabiltzailearen baimenean oinarritzen diren helburuak lortzeko, erabiltzaileak prozesamendua burutzeko baimena eman duenean baino ez, Correos-ek baimena eskuratzeko eskura jarri dituen bideen bitartez.

5- Nori jakinaraziko dira zure datuak?

Correos-ek “Sustapenak eta lehiaketak kudeatu eta bideratu” helburua lortzeko jaso dituen datuak honako hauei jakinarazi ahal izango dizkie:

– Notarioak: zozketak egiteko fede-emaile publikoen aurrean.
– Administrazio Publikoak: zerga-betebeharrak betetzeko

Pribatutasun-politikan zehazten diren datuen prozesamenduarekin lotuta dauden bestelako helburuei dagokionez, Correos-ek erabiltzaileei jakinarazi nahi die prozesamenduaren helburuek ez dakartela datuen jakinarazpenik bitartekoei Correos-en aldetik.

6- Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Correos-ek datu pertsonalak gordeko ditu eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboraz, edota prozesamenduaren helburua lortu arte.

Ondoren, erabiltzaileak ezabapen-eskubidea erabili ez badu, datuak gordeko dira kasu bakoitzari dagokion legezko epeaz, datuen mota eta prozesamenduaren helburua kontuan hartuta.

Correos-en datu pertsonalak gordetzeko epeari buruz informazio gehiago eska dezakezu hemen: dpdgrupocorreos@correos.com.


7. Zeintzuk dira zure datu pertsonalen gain dituzun eskubideak?

Correos-ek datuen sarbide, zuzenketa, prozesamenduaren mugaketa, aurkaritza, ezabapen, eta eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizu, honako bide honen baten bidez:

1- Helbidea: Vía Dublín nº 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madrid (Espainia)

2- Helbide elektronikoa:  derechos.protecciondatos.correos@correos.com

Correos-ek datuen babesari dagokionez eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazio bat egin dezakezula jakinarazten dizu. Hala ere, ezer baino lehen, erreklamazioa egin ahal izango duzu datuen babesaren ordezkariaren aurrean.