Joan orriko edukira

Botoa postaz

Uztailaren 12ko hauteskundeak

2020ko uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko eta Galiziako Parlamenturako hauteskundeetan postaz bozkatzeko jarraibideak.

Izaera dibulgatzailea duen informazioa, hauteskunde-arautegi orokorretik ateratakoa. 

  • Postaz bozkatzeko eskaera

    Zuzenean Correos-eko bulegoetan

    Inprimakia Correos-eko edozein bulegotan eskatu edo Hautesle-erroldaren Bulegoak duen webgunean bete dezakezu eta, ondoren, beharrezkoak diren kopiak inprima ditzakezu bulegoetan aurkezteko.

  • Postaz bozkatzeko eskaera

    Telematikoa

    Postaz bozkatzeko online eskaera, sinadura elektronikoa erabiliz, www.correos.es webgunearen bitartez. Telematikoki, hau da, edozein bulegotara joan behar gabe aurkez daitekeen inprimakia bete beharko da.

  • Bidalketa-zenbakia

    Hauteskunde-dokumentazioa

    Postaz bozkatzeko aukera eskatu duten hautesleek dokumentazioaren bidalketa-egoera kontsulta dezakete Hautesle-erroldaren Bulegoaren egoitza elektronikoan. Horretarako, identifikadorea (NANa edo pasaportea) eta jaioteguna eman beharko dituzte.

Bidalketen lokalizatzailea

Zure bidalketen jarraipena egin dezakezu web bidalketen lokalizatzailearen bitartez.

LOKALIZATZAILERA JO

Espainian dauden hautesleak

Postaz egindako botoa bidaltzeko epea

Maiatzaren 19tik uztailaren 2ra arte

  • Postaz bozkatzeko eskaera.

Ekainaren 22tik uztailaren 5era arte

  • Hautesle-erroldaren Bulegoak dokumentazioa bidaliko du, eta Correos-ek hautesleari entregatuko dio botoa emateko epea amaitu baino lehen, uztailaren 10ean 14ak baino lehen.

Uztailaren 10a baino lehen

(14ak baino lehen)

  • Hautesleek postaz botoa bidaliko dute.

Hauteskunde-arautegiari buruzko informazioa

  1. Postaz bozkatzeko eskaera posta-bulegoetan
    • Hautesleak postaz bozkatzeko eskaera egiteko inprimakia Espainiako edozein posta-bulegotan izango du eskuragai.

    • Postaz bozkatzeko eskaera-eredu ofiziala beteko du eta, ondoren, Correos-eko edozein bulegotan eman beharko du.

    • Hautesleak NANa (ez du balio bideratzen ari den NANaren frogagiria), gidatzeko baimena, edo pasaportea erakutsi beharko du bere nortasuna eta sinadura egiaztatzeko.

    • Dokumentu horiek aurkez daitezke nahiz eta iraungita egon, baina originalak izan behar dira, ez fotokopiak.

  2. Hauteskunde-dokumentazioa eman
    • Hautesleari posta ziurtatuaren bidez bidaliko zaio botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa.

    • Dokumentazioa emango zaio interesdunari beti zuzenean, eskaeran zehaztu den helbidean.

    • Eskatutako helbidean 2 alferrikako saialdi egin ondoren, oharra utziko da eta dagokion posta-bulegora jo beharko du jasotzeko.

  3. Botoa igorri
    • Hauteslea honako hau aurkeztu beharko du Espainiako edozein posta-bulegotan: hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azala eta, horren barruan, hautesle-erroldan izena emanda dagoela bermatzen duen ziurtagiria eta, beste gutun-azal batean, boto-txartela.

    • Edo, nahi izanez gero, etxean hauteskunde-dokumentazioa jasotzen duenean hautesleak postariari hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azala emango dio; horren barruan, hautesle-erroldan izena emanda dagoela bermatzen duen ziurtagiria, eta boto-txartela egongo dira. Horren truke, hautesleak botoa eman duela bermatzen duen ziurtagiria jasoko du.

    • Bidalketa posta ziurtatu eta urgentetzat bideratuko da, dohainik, Espainiako edozein posta-bulegotatik.

  4. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak
    • Desgaitasunaren bat duten pertsona guztiek, 18 urtetik gorakoak badira, sufragio aktibo, kontziente, aske, eta borondatez erabiltzeko eskubidea izango dute, berdin da nola jakinarazten duten, behar duten edozein laguntza-baliabideren bitartez.

  5. Boto-eskaera pertsonala egiten saihesten duen edozein gaixotasun edo ezintasun badago
    • Hautesleak ziurtatu beharko du osasun-egiaztapen ofiziala bidaliz postaz bozkatzeko eskaera egiteko inprimakiarekin batera.

    • Eskaera notarioak edo kontsulatuak baimendutako pertsonak egin ahal izango du hauteslearen izenean.

    • Hautesle bakoitzari baimendutako pertsona bakarra dagokio, eta baimendutako pertsona bakoitzari hautesle bakarra dagokio.

    • Correos-eko langileak ordezkariak aurkeztu duen dokumentazioa bilduko du Hautesle-erroldaren Bulegora igortzeko.

Atzerrian aldi baterako dauden Espainiako hautesleak (E.R.T.A)

Postaz egindako botoa bidaltzeko epea

Maiatzaren 19tik ekainaren 16ra arte

  • Postaz bozkatzeko eskaera

Ekainaren 22ra arte (hautagai-zerrendak aurkaratu ez badira)

Ekainaren 30era arte (hautagai-zerrendak aurkaratu badira)

 

  • Hautesle-erroldaren Bulegoak hautesleari bidaliko dio postaz bozkatzeko dokumentazioa.

Uztailaren 8ra arte

  • Hautesleek postaz botoa bidaliko dute.

Hauteskunde-arautegiari buruzko informazioa

  1. Postaz bozkatzeko eskaera
    • Eskaera Kontsularen Bulegoetan eskura daiteke, edo Kanpo-arazoetako, Europar Batasuneko, eta Lankidetzako Ministerioaren webgunearen bidez (http://www.exteriores.gob.es)

    • Hauteslea bertakoa ez den modura Kontsulatuaren Matrikula-erregistroan izena emanda egon behar da. Erregistroan ez badago, eskaera hartzeko unean izena eman ahal izango du, edo eskaera ematera joaten denean.

    • Eskaera, beteta, zuzenean aurkeztu beharko da Kontsularen Bulegoan edo Enbaxadaren Kontsularen Sailean. Bertatik igorriko da dagokion Hautesle-erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzara.

  2. Hauteskunde-dokumentazioa eman
    • Hautesle-erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzak bidaliko dio hautesleari, posta ziurtatuaren bidez, botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa, zehaztu duen atzerriko helbidera.

  3. Postaz egindako botoa igorri
    • Dokumentazioa jaso ondoren, hautesleek botoa bidali beharko diote hauteskunde-mahaiari, posta ziurtatu eta urgentearen bitartez.

Atzerrian bizi diren Espainiako hautesleak (C.E.R.A)

CERA hautesleek sufragioa erabiltzeko eskubideari buruzko informazioa aurkituko dute Kanpo-arazoetako, Europar Batasuneko, eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.exteriores.gob.es)

KANPO-ARAZOETAKO MINISTERIOAREN WEBGUNERA JO

Presidentearen jarraibideak hauteskundeetarako

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos sozietateak 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko eta Galiziako Parlamenturako hauteskundeetan eskainiko duen laguntzari buruzko jarraibideak.

PRESIDENTEAREN JARRAIBIDEAK